Biztanleak
2.800
Azalera (km2)
39,7
Altitudea
344-923
Jentilizioa
Puentesino/a, Garestarra
Eskualdea
Valdizarbe
Geografia

Oso atsegina da Izarbeibarren barrenean pasatzea, kontraste anitz baitaude.  

Ibarra Erreniega mendilerroaren eta Nekeasen artean kokatzen da, Arga eta Robo ibaiek zeharkaturik, baita Donejakue bideak ere. 

12 udalerri daude eta 5.600 biztanle inguru. Gares da herri handiena.

Bertako flora artean pinuak, makalak, haritzak, urkiak, erromeroak, ezkaiak, zereala eta ureztatzeko soroak topatzen ditugu eta fauna artean basurdeak, azeriak, untxiak, erbiak, eperrak, miruak, arranoak, sugeak, ubarroiak, koartzak eta zikoinak.
 

Historia

Herria XI. mendearen amaieran sortu zen, zubia eraiki zenean. 1122an, Alfontso I.a Borrokalaria erregeak hainbat pribilegio eman zizkion frankoen populazio bati, Arga ibaiaren ertzean ezar zitezen, Donejakue bidearen inguruan, Murugarren herriko biztanleekin batera. Done Jakue bidearen eragina herriaren ezaugarri bereizgarria izan da, herriari Erdi Aroko kale-herriko hirigintza eman baitio.

Gares da Izarbeibarko biztanle kopuru handiena duen herria. Gaur egun 2.900 biztanle inguru ditu.

Artea

 Donejakue bideari loturik dago Gares. Horri esker historia eta Erdi Aroko kutsu handia duten benetako hirigintza-ikonoak ditu, besteak beste, zubi erromaniko bikaina. 

Kultura

Gazteen jaiak: Maiatzaren 15etik gertuen dagoen asteburua.

Soterrañako Ama Birjina: San Pedroren ondorengo lehen igandean (ekainak 29).

Santiagoren omenezko herriko jaiak: Uztailaren 24tik 29ra.

"Zubipean" jazzaldia: Abuztuko larunbat nagusietan.

Feriak eta laia lasterketa: Iraileko azken igandean. 

Piperren merkatua: Irailetik azarora, gutxi gorabehera. Garai horretan piperraz eginiko produktuak eta platerak dasta daitezke.