ESTRUKTURAK ETA HARRESIAK

TORREON PASEO
Belena
Belena

ESTRUKTURAK ETA HARRESIAK

Gares (Pontis Regine) 1122an sortu zuen Alfontso Borrokalaria erregeak. Herri berriaren hedadura, zubitik edo Arga ibaitik Murugarren gaineko Obanosko belardiraino planifikatu zen.
Garai hartan harresia eraikitzen hasi zen eta auzoak bertakoekin, frankoekin, juduekin eta Murugarrengo bizilagunekin populatu ziren.
Herriak hogeita bat dorre eta lau portale zituen, baita harresitik at lubakia eta barbakana ere. Gaur egun pasealekutik lau dorre ikus daitezke.
Kale Nagusia ardatz, hiribilduaren oinplanoa angeluzuzenekoa zen, ekialdetik mendebaldera. Beste bi kale paralelo eta bost belena edo zehar-kalexka zeuden.
Karlos II.ak, XIV. mendean, hiria erromatar kanpamendu gisa harresitu zuen bost portale eraikiz: Mercadil, San Pedro, Zubikoa edo Harategiak eta Suso.
Erromesei harrera egiten zien Susoko portaleari Reloxekoa ere deitzen zitzaion, erloju bat zuelako dorrean. Portalea 1800. urtean suntsitu zuten.
Gaur egun Susoko eta Harategietako portaleen tokietan berreraikuntza bana ikus dezakegu.