San Pedro Eliza
Erdi Aroko zenbait elementu arkitektoniko kontserbatzen ditu, hala nola, kontrahorma erromanikoa, nabe gotikoa, burualde poligonala eta atxikitako kaperak. Barruan Txoriko Ama Birjinaren irudia dago. Kondairaren arabera, txoritxo batek irudiaren aurpegia garbitzen zuen, Arga ibaiko ura mokoan jasota.