SANTIAGO ELIZA
Elizak jatorrizko tenplu erromanikoaren aztarnak kanpoko hormetan eta bi portadetan kontserbatu ditu. Arte musulmanaren eragina portada nagusiko arku poli-lobulatuan antzematen da. Barrualdea XVI. mendean berreraiki zuten.
Nabarmendu behar da Santiago erromesaren XIV. mendeko egur polikromatuzko taila gotikoa, Santiago Beltza; izenaz herrian ezaguna dena.