Gure herriko leku nagusiak ezagutuz, herriaz gozatu. Gure historia, kultura eta gastronomia ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Gasekin disfrutatu!
Gaur egungo hiribilduaren jatorria zubi erromanikoari loturik dago. Gaztelaniazko herri izenari buruz hainbat hipotesi daude: batzuek lotzen dute Antso Gartzes III.aren emaztea zenarekin, Doña Mayorrekin, eta beste batzuek, aldiz, jatorriz Arga ibaiak zuen Runa izenarekin, geroago Reina bilakatua. Segur aski, zubiak Santiagorako erromesei bidea erraztu zien eta Frantziako eta Jakako bideetako merkataritza harremanak berpiztu zituen. Horri esker, hiribilduari titulua eman zitzaion eta hainbat aldiz gorteak ospatu ziren herrian.
XI. mendean herrigune bat sortu zen. Alfontso Borrokalariak frankoen populazio bati Hiri Gutuna eman zion (lurralde konkistatu berrietan birpopulazioa erdiesteko pribilegioak), Arga ibaitik kanpo ezar zitezen.
1122an Lizarrako Forua eman zien Ponte Argako edo Garesko biztanleei.
García Ramirez IV.ak (1134-1150), Iruñeko erregeak, Murugarren edo Vetula hiribildua, tokiaren lehen kokaleku dokumentatua, Tenplarioen ordenari eman zion dohaintzan, hiribilduaren sarreran eta harresitik kanpo. Bertan, komentua, erromesen ospitalea eta ostatua, eta Baratzeetako Santa Maria eliza eraiki zuten, gaur Gurutzifika eliza izenarekin ezagutzen dena, eta Jacques de Molay hil ondoren Sanjuanisten ordenara pasatu zena.
Bost auzo sortu ziren harresi barruan eta bakoitzak bere ordezkaria izan zuen udalbatzan. Horerz gain, juduen komunitateak sinagoga izan zuen.
Aro modernoan, karlistadetan, oso paper garrantzitsua jokatu zuen Garesek. Herria Karlosekiko leiala izan zen eta inguruetan liskar armatuak gertatu ziren. Garai horretako hainbat gotorleku eta defentsa isabeldar aurkitzen ditugu Garesko mugapean, besteak beste, nabarmentzekoak dira Isabel infanta fuertea edo Gurutzefika kaleko tronerak. 1874 urtean, Lizarrara abiatu aurretik, Karlos jaunak Patrimonial jauregian (Kale Nagusia) gau bat igaro zuen.
Kulturan, historian eta artean esperientzia ahaztezina izan nahi duzu 789 kilometrotan?
Arrazoi espiritualengatik, kulturalengatik, kirolagatik, elkarbizitzagatik, nazionalitate desberdinetako pertsonekin partekatzeagatik, lagunak egiteagatik...: EGIN ZURE BIDEA
Erromesak Orreagatik edo Zangozatik iristen dira Garea, balio historiko, arkitektoniko eta kulturalez beteriko ibilbidea da, baita paisaia-edertasun handikoa ere.
Gares Nafarroako bihotzean dago eta bertatik Donejakue bide guztiek bat egiten dute. Duela mila urte baino gehiagotik bideak herriaren historia eta izaera baldintzatu du.
Kale Nagusiak, Europako Kale Nagusia deiturikoa, Donejakue bide da eta balio artistiko handiko 200 eraikin baino gehiago ditu.
2800