ZUBI ERROMANIKOA
Herriaren benetako ikonoa, badirudi erromesen pasabidea errazteko eraiki zela XI. mendean. Zubiak 110 metro luzera eta erdi-puntuko zazpi arku ditu, horietako bat lurpean.
Antzina, hiru dorre zituen, salgaien aduana zerbitzua emateko eta hiribildua babesteko.
Merezi du ikustea egun argian eta ura baretua dagoenean. Zubi modernotik begitaruta, eguerdi aldean, ispilu-efektua sortzen du Arga ibaiak.