GURUTZEFIKA ELIZA
Portada erromanikoa ederra da eta apainduraz aberastuta dago. Jatorrian Baratzeetako Santa Mariari eskainitako eraikuntza, Tenpluaren Ordenari esleitu zitzaion, Jerusalemgo San Joan Ordenaren eskuetara igaroz ondoren. Bi nabe ditu, bata erromanikoa eta bestea gotikoa. Barrualdean, Gurutziltzatuaren tamaina handiko tailu gotikoa nabarmentzen da, "Y" gisakoa. Kondairak dioenez, Santiagotik itzultzean, erromes alemaniar batzuek ekarri zuten ospitalean jasotako tratua eskertzeko.